top of page

CARLOS PEREZ BUENO

         DIRECTOR DE CORO Y CANTANTE

Jaioterria: Avilés (Asturias).

Berak bi urte zuela, bere familia Barakaldora joaten da.

Zortzi urtez musika ikasketei (solfeo eta koru musika) ekiten die Kontserbatorioan.

Ikasketak amaitu bezain laster, abesbatzetan abesten hasten da (EHUko

Abesbatza, Bilboko “Coral”-en, Bilboko kamara abesbatza, Rossini abesbatza, eta abar)

Eslovenian, Portugalen, Frantzian, Italian, Austrian, eta abarretan abesten du.

Kantu-ikasketak Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan, Bilbon, hasten ditu.

Maria Bayok eta Ana Luisa Chovak sopranoek ahots-teknikaz eta errepertorioz emandako hainbat masterclass burutzen ditu.

Santanderren Ennio Morriconek zuzendutako makro-kontzertuan esku hartzen du Intermezzo abesbatzarekin batera.

“El juez” delako operaren estreinaldi mundialean Jose Carrerasekin batera parte hartzen du, Arriaga antzokian.

Pixkanaka-pixkanaka abesbatzen zuzentze lanean interesa izaten du.

Hainbat ikastaro burutzen ditu Donostian, Bilbon, Santanderren…

Halaber hainbat abesbatza zuzentzeari ekiten dio: Zigor Korala, “Amanecer” korala, Gurenahia korua, Bilbo Argia Otxotea,…

Egun, Lagundi Abesbatza, ONCEko korua, Otxarkoaga talde korala eta   Barakaldoko Haladzipo abesbatzak zuzentzen ditu.

Bilboko Aste Koralean hainbatetan parte hartzen du, baita Udaberriko kontzertuetan ere, biak Bizkaiko Abesbatzen Federazioak antolatuta.

BAEk urteroko makro kontzertuan hainbat obra zuzentzeko deitu ohi du.

CORO LAGUNDI ABESBATZA

bottom of page